Agur Euskal Herriari

Gureak lehen ziren

bazter hauk guziak

arbasoek utziak

hek irabaziak.

Guri esker Frantziak

eta Espainak

dauzkate dituzten

EREMU HAUNDIAK.

Mairu beltza zelarik

Espainian nausi

Navasen euskaldunak

egin zion jauzi

hark ekarri kateak

han gintuen hautsi

eta hilez bertzeak

IGORRI IHESI.

Orduan gure alde

oihuz zeuden oro:

"bere lurretan nausi

euskalduna bego";

Frantziak, Espainiak

bai orain, bai gero

deus kendu gabe dute

GERIZATU GOGO.