O Neure Erri
Aiztu daiguzan geure artean
izan diran asarriak;
izan gaitezan anaiak eta
euskaldun zintzo garbiak.
Betor guraso zarren fedia
betoz asaben legiak
bere negarrak legortu daizan
ni jaio nintzan erriak.
O, neure erri maite-maitea!
Zakustaz triste, negarrez;
zeure alabak euren buruak
baltzez estaldu dituez;
trentza mordoak tiraka atara
ta sutara bota dabez;
gaur euskaldunak dirala orreik
ezin ezagutu leikez.
O, neure erri maite-maitea,
o, neure erri maite-maitea,
o, neure erri maite-maitea,
o, neure erri maite-maitea.